Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu du Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan

0

Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu da Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan. Izaskun Urien aurkezpenaren ondoren, Aitziber Argiarrok, Labayru Fundazioko teknikariak, Euskaraldiaren berri eman du: Euskaraldia zer den, Ahobizi eta Belarriprest izatea zer den, aurreko edizioko datuak, aurtengo edizioko berrikuntzak zeintzuk diren, ariguneak zer diren, Segurtasun Sailak parte hartzeko arrazoiak zeintzuk diren, pandemia egoeran Euskaraldia nola bizi dezakegun eta abar.

Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoko herri, enpresa eta administrazioetan, euskararen erabilera sustatzeko. Parte hartu ahal dute 16 urtetik gorako guztiek, Ahobizi edo Belarriprest rolen bidez. Baldintza bakarra euskara ulertzea da. Euskaraldian izena emateko eta informazio guztia lortzeko helbidea hau da Segurtasun Saileko lan-kontratudun langileentzat eta funtzionarioentzat:  https://izenematea.euskaraldia.eus/entitateak/eusko-jaurlaritza-segurtasun-saila/

Euskaraldian izena emateko eta informazio guztia lortzeko helbidea hau da ertzainentzat: https://izenematea.euskaraldia.eus/entitateak/ertzaintza/

Ahobizi rola hautatzen duenak euskaraz egingo die ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko da euskaraz. Ezagutzen ez dituenekin lehen hitza euskaraz egingo du, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Belarriprestak euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko gonbitea egingo die. Euskara ulertzen duela adieraziko die eta harekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Belarriprestak euskaraz edo erdaraz erantzungo du, baina besteei euskaraz egin diezaioten eskatuko die.

2018ko edizioan 225.000 norbanakok eman zuten izena orotara. Halaber, ariketaren eraginez euskararen erabilera nabarmen igo zen, baita ordutik hile batzuetara egindako ikerketaren arabera ere.

Aurtengo berritasun nagusia, Ariguneak dira. Ariguneak entitate batean ohiko dinamika duten taldeak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro eta arigune bihurtzeak euskara babestu egingo ditu. Entitate motaren arabera, ohiko funtzionamendua duten talde horiek askotarikoak izan daitezke (alorrak, arloak, atalak, ekipoak, zerbitzuak, taldeak…).