Arrasate, emakume bati poltsa lapurtu zion indarrez tira eginda

0

Biktima osasun-zentro batean artatu behar izan zuten

Ertzainek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, larunbata, arratsaldean, Arrasaten, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Arrastatuak poltsa kendu zion adineko emakume bati indarrez tira eginda, eta emakumeak aurpegian min hartu zuen eta anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera.

Atzo arratsaldeko zortziak aldera, Ertzaintzak jakin zuen emakume bati lapurreta egin ziotela Arrasaten kalean oinez zihoala. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta biktimak aurpegian kolpeak zituela eta ezpainean odola zuela ikusi zuten. Biktimak agenteei esan zien indarrez tira eginda poltsa lapurtu berri ziotela, eta bera lurrera erori zela. Horrez gainera, emakumeak esan zien biak elkarren aurka indar egiten aritu zirela eta lapurrak, ihes egin aurretik, telefono mugikorra eta garraio-txartel bat galdu zituela.

Polizia-dotazioa bi objektuak hartu eta inplikatuaren bila hasi zen, eta emakumea, berriz, Arrasateko Ospitalera eraman zuten.

Agenteek handik laster aurkitu zuten inguruan ustezko lapurraren deskribapen fisikoarekin bat zetorren gazte bat, hain zuzen ere, lapurreta gertatu zen lekuan aurkitutako telefonoaren eta txartelaren jabea. Ebidentzia horien aurrean, atxilotu egin zuten.