Ertzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo eguerdian, Gipuzkoako hiriburuko Aiete auzoan, ibilgailu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Donostiako Ertzaintzako herritarren babeserako patruilek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo eguerdian, berriemaile batek jakinarazi ondoren pertsona bat ikusi zuela autokarabana baten leihotik irten eta korrika ihes egiten. Esku hartu zuen patruilak inguruan aurkitu zuen berriemaileak emandako deskribapenarekin bat zetorren gizonezko bat, eta dagokion ikerketa egin ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuen gaztea.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten polizia-eginbideak gauzatzera, eta gaur goizean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan Donostiako Guardiako Epaitegian.