Gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dago

0

Gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuko da. Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiko katalogo bibliografikoak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzeak 150.000 titulu berri baino gehiago ekarriko dizkio Sarearen katalogoari, euskal herritarrek eskura ditzaketen funts bibliografikoen gaia eta kalitatea nabarmen aberastuz.

Gaur egun, 335 liburutegik baino gehiagok osatzen dute Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea eta bertan parte hartzeak abantaila ugari ekartzen dizkie erabiltzaileei:

  • Sareko liburutegi guztientzako erabiltzaile-txartel komuna izatea eta beraz, erabiltzaileek sareko edozein liburutegitara jo dezakete eta liburutegien arteko mailegua egin dezakete.
  • Katalogo kolektibo bakarra izatea, liburutegi guztietako funts edo bilduma guztietako informazioa biltzen duena
  • eLiburutegiara sarbidea izatea. Gaur egun 21.000 liburu digital eta 15.000 film batzen dituena.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek funtsak bi hizkuntzetan kontsultatzea errazten dute, bai eta maileguen aleak eta egoera eskatu, gorde eta kontsultatzea ere, Internet bidez berritu ahal izateko. Gaur egun, milioi bat titulu baino gehiagoko fondoa du, besteak beste, liburuak, diskoak, filmak,…