EUS-COMMERCE 2020 Programa

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskadiko merkataritza-ganberekin, EUS-COMMERCE 2020 izeneko txikizkako merkataritzarako prestakuntza eta aholkularitza teknologikoko programa garatzeko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko hiru merkataritza-ganberekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenak 1.100.000 euroko zuzkidura du, EUS-COMMERCE 2020 izeneko prestakuntza eta aholkularitza teknologikoko programa garatu eta gauzatzeko. Programa hori euskal txikizkako saltokietan negozioaren eredu lehiakorrago baterako eraldaketari arrakastaz ekiteko tresnak eta ezagutzak ematera zuzenduta dago, eraldaketa digitalaren maila handiagoa lortzeko, merkataritza elektronikoa bultzatu eta sendotzeko, eta sektoreak Interneten duen presentzia optimizatzeko helburuarekin.

Zuzeneko dirulaguntzaren zenbatekoa honela banatuko da:

ARABAKO MERKATARITZA GANBERA                     187.000 €

GIPUZKOAKO MERKATARITZA GANBERA              363.000 €

BILBOKO MERKATARITZA GANBERA                      550.000 €