Gotzone Sagarduik adierazi du ahalegin kolektiboaren fruituak ikusten hasi direla, baina koronabirusaren egoerak zaila izaten jarraitzen duela

0

Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, Cadena Ser irratiko “La Ventana Euskadi” saioan. Bertan, Euskadin koronabirusaren egoerak arriskutsua izanten jarraitzen duela adierazi du, nahiz eta ezarritako neurrien ondoriozko ahalegin kolektiboaren fruituak ikusten hasi diren.

Gaur arratsaldean Cadena Ser irratiari eskainitako elkarrizketan, Osasun sailburuak pandemiaren bilakaeraren adierazleak errepasatu ditu eta herritarrei neurriak betetzen jarraitzeko eskatu die. Ildo horretan, sailburuak azaldu du kutsatze-gune gehienak aisi- eta familia-eremuetan gertatzen direla, hau da, pertsonak lasaiago egoten diren leku eta uneetan.

Gobernuak neurri murriztaile berriak proposatuko ote dituen galdetuta, Sagardui sailburuak esan du ostegunean LABIren aholku-batzordeak bilera egingo duela, egoeraren eta hartutako neurrien ondorioen balorazioa egiteko. Ildo horretan, orain arte bezala, erabakiak adituen txosten teknikoetan oinarrituta hartuko dituztela azpimarratu du. «Txosten teknikoen zain egon behar dugu; hortik aurrera, hartu beharreko neurriak hartuko dira, dela orain artekoekin jarraitzea, dela berriak hartzea», azaldu du.

COVID txertoak erosteari dagokionez, sailburuak argitu du Eusko Jaurlaritzak ez duela erosketarik egingo, Europatik erosketa zentralizatu bat egingo dela eta estatuen artean banatuko dela irizpide komunak jarraituz. Euskadin txertoa emateko irizpideetako bat kolektibo ahulenekin hastea izango dela.