Josu Erkorekak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Batzar Sektorialean parte hartu du bideokonferentzia bidez

0

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Segurtasun Nazionaleko Gaietarako Batzar Sektorialean parte hartu bideokonferentzia bidez. Bileran, beste hainbat gairen artean, Segurtasun Nazionaleko Sisteman Segurtasun Nazionalari baliabide-ekarpena egiteko lege-aurreproiektuari buruzko txostena aztertu da. Lege horretan zehaztuko dira Segurtasun Nazionalaren premietara esleitu ahal izango diren giza baliabideak eta bitarteko materialak eta horiek mobilizatzeko planak, bai administrazio publikoetakoak bai pribatuetakoak.