Arantxa Tapia: “Gure lehiakortasun eredua digitalizazioan eta inbertsioetan oinarritu behar da, ez lan-orduen kostuan”

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “faktoria” saioan.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadiren lehiakortasun ereduak digitalizazioan eta inbertsioan oinarrituta egon beha duela, baita jasangarritasunean eta langile espezializatuetan ere. “Guk produkzioa egin behar dugu lehiakor, lan-orduen kostua ez da izan behar gure lehiakortasun eredua”, esan du.

Dieselaren zergari buruz galdetuta, Tapia sailburuak esan du diesela demonizatu eta zergekin kargatzeak auto-elektrikorako trantsizioa konplikatuko lukeela; izan ere, gaur egun, errepideten ibiltzen den zama-garraoian eta ontzietan diesela erabiltzen da.  “Dieselari bapatean zergak ezartzen bazaizkio sektoreek asko sufrituko dute”, esan du. Zentzu honetan, Arantxa Tapiak trantsizioa era ordenatuan egiteko deia luzatu du. Horrela, gaineratu du gaur egungo diésel auto berri batek gutxi kutsatzen duela, eta, beraz, diesel edo gasolina auto zahar bat diesel auto berri batengatik aldatzeak emisio gutxiago isurtzen laguntzen duela.

Bilboko Portuko zamaketarien lan-gatazkaren inguruan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du egokiena bi aldeen artean onartutako bitartekaritza litzakeela, baina adostasun batera iritsi ez direnez, Eusko jaurlaritzak uste duela ezinbesteko bitartekaritza martxan jarri beharko litzakela egoera honi irtenbide bat emateko. “Bi aldeek borondatea eduki behar dute akordio batera iristeko, baina kontuan izanik zein diren arauak eta legeak une honetan”, esan du.