Espetxean sartu dituzte Busturialdean egindako hainbat sabotajetan inplikatuta egoteagatik Ertzaintzak atxilotutako pertsonak

0

Operatiboari hasiera eman zion ikerketari 2020. urtearen hasieran ekin zitzaion, ATA (Amnistia eta Askatasuna) erakundearen jarduera suspertu zenean, kale-indarkeriako eta gizartean presio egiteko hainbat ekintza burutu baitzituzten.

2020ko maiatzean, Patxi Ruiz Romero presoak gose-greba hasi zuenean, gora egin zuten indarkeria-ekintzek, eta, batez ere, pintadak agertu ziren alderdi politikoen hainbat lokaletan. Ekintzarik larrienak Idoia Mendia buruzagi sozialistaren etxeari egindako erasoa eta Kutxabanken Eako kutxazain automatikoa erretzea izan ziren, bai eta El Correo egunkariaren eraikinean agertu ziren pintada mehatxatzaileak ere.

2020ko irailean Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito ETAko presoak gose-greba hazi zuen. Une horretan ere hainbat pintada agertu ziren eta ikurren, eraikinen eta instalazio publikoen aurkako hainbat sabotaje-ekintza burutu zituzten, eta, besteak beste, Muxikako eta Foruako geltokietako makina automatikoak erre zituzten.

Horrela, aste honetan Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalarekin lankidetzan, polizia-operatibo bat jarri du abian Busturialdeko sabotaje-ekintzak ustez egin zituztenak atxilotzeko.

Zehazki, joan den astelehenean 35 urteko gizon bat arrastatu zuten Ibarrangelun eta 30 urteko emakume bat Usansolon, adierazitako ekintzetan ustez parte hartu izanagatik. Ondoren, bi pertsona horien etxebizitzetan eta beste lokal batean sartu eta miatu egin zituzten, eta delitu horiekin zerikusia duen materiala eta substantzia sorgorgarrien kopuru esanguratsua aurkitu zituzten.

Bi pertsona horiek gaur, asteazkena, eraman dituzte agintari judizialaren aurrera, eta Auzitegi Nazionalak biak espetxean sartzeko agindua eman du terrorismoa goraipatzea, kalte edo txikizio terroristak eragitea, talde terroristari laguntzea eta osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du antzeko beste gertaera batzuk argitzeko.