Josu Erkorekak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren proiektu eta programa berriak bisitatu eta ezagutu ditu

0

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak lan-bilera izan du gaur Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, bertako obra eta inbertsio plana, formakuntza-jarduera eta 2021erako aurreikuspenak ezagutzeko.

Bileraren ondoren, Erkorekak eguneroko jardunean formakuntza-jardueretarako, hala nola polizia-prozedurei buruzko formakuntzarako, pistako gidatze-ikastaroetarako eta Budokanean egiten diren defentsa pertsonaleko ikastaroetarako instalazioak eta gelak bisitatu ditu.

Ondoren, Euskal Poliziaren Museoa eta lehendakariak 2019an inauguratu zuen eta ETAren biktima izandako ertzainak beti gogoan izateko ‘Hemen Gaude’ gunea bisitatu ditu.

Azkenik, lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako B Moduluan formakuntzarako eraikitako gela berriak ere ezagutu ditu.