Beste behin ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak bat egin du Euskaraldiarekin, gaur goizean, Lakuan, eta Saileko langile ordezkaritza batek, zuzendari batzuk, sailburuordeek eta Olatz Garamendi Sailburuak lanean etentxo bat egin dute euskararen aldeko gizarte ekimen honi engaiamendu publikoa adierazteko.
Sailean denetik eta ugari dago: Ahobizi aukeratu dute gehienek, baina badira Belarriprest-en aldeko hautua egin dutenak. Hortaz gainera, zenbait Arigune ere antolatu dira Saileko lankideen artean ahalduntze ariketa honetan. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzea da Euskaraldiaren xedea eta ahalegin kolektibo honetan ezinbestekoa da denok parte hartzea, bai herritarrak eta eragileak zein erakundeak eta bere langileak ere.