Lehendakariak beiraren sektoreko Vicrila lantegia bisitatu du, honen130. urteurrena dela eta

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, beiraren sektoreko Vicrila lantegia bisitatu du gaur goizean, enpresaren 130. urteurrena dela eta.

Instalazioak bisitatu ondoren egindako adierazpenetan, Lehendakariak Vicrilaren proiektua martxan jarri eta garatu duten pertsona guztiak zoriondu ditu. «Vicrilaren 130. urteurrena partekatzeak esanahi berezia du. Urteetan zehar gainditu behar izan dituzuen gorabehera guztiak gogorarazteko aukera ematen digu. Ez pandemiak bakarrik, baita gerrak, krisialdiak edo pobrezia egoerak ere», adierazi du.

Ildo horretan, Lehendakariak Vicrilak erakutsi duen egokitzeko gaitasuna nabarmendu du, 130 urtez ekoizpena, diseinua eta merkaturatzea uneoro egokituz joan den enpresa. «Beti lantalde konprometitu batekin, etengabeko hobekuntzarako espiritu batekin eta estrategia argi batekin, orain 2022an: diseinua, kalitatea eta zerbitzua«, gaineratu du.

Lehendakariak Vicrila aipatu du Euskadiko industria-arimaren adibide gisa; Lehendakariaren hitzetan, lantaldeen prestakuntzan eta antolamenduaren hobekuntzan; teknologian eta diseinuan; eta berrikuntzan eta nazioartekotzean inbertitzen duen empresa, hain zuzen.

Halaber, Lehendakariak enpresa honen nazioartekotzeko konpromisoa nabarmendu du, «merkatu globalerantz zabaldu baititu hegoak», baina bere sustraiei eta Euskadirekiko konpromisoari eutsiz. «Errotze hori funtsezkoa da erantzukizun sozial korporatiboa eta formaziorako eta ingurumenarekiko konpromisoa ulertzeko, Vicrilaren parte diren balioak, hain zuzen», adierazi du Urkulluk.

VICRILA

Vicrila beiraren sektoreko nazioarteko enpresa bat da, kopak eta edalontziak egiten dituena, eta 1890ean sortu zena Lamiakon (Leioa).

Enpresak 130. urteurrena ospatzen du 2020an, beira puztuaren eta prentsatuaren ekoizpenean espezializatutako jarduera sendotuz. kristaleria fabrikatzeko enpresa aitzindarietako bat da, bere teknikak eta azken produktuaren kalitateak direla-eta. Ardo, ur eta likore kopak; edalontziak eta baita txikito edalontzi ospetsua ere, egiten dituzte.