Atzo arratsaldean 35 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten Pasai San Pedroko Azkuene auzoan, ertzainek haur-parke baten inguruan drogen txikizkako salmentan ari zirenean harrapatu ondoren.
Ertzaintzaren Errenteriako herritarren babeserako agenteak kalean osasun-neurriak kontrolatzen ari zirela, hainbat pertsona ikusi zituzten haur-parke baten inguruan maskara jantzi gabe.
Patruila haiengana hurbildu zenean, bertan zegoen pertsonetako bat alde egiten saiatu zen, eta agenteek, beraz, gelditzeko esan zioten. Alde egiten saiatu zen pertsonaren eta taldean zegoen beste baten jarrera susmagarria zela ikusita, agenteek miatu egin zituzten, eta ustez sorgorgarriak ziren substantziak aurkitu zizkieten zati txikitan eta banaka bilduta, bai eta kopuru ezberdinetako hainbat billete ere, eta ez zuten horien jatorriari buruzko behar bezalako azalpenik ematen jakin.
Horren aurrean, agenteek droga-trafikoa leporatuta atxilotu zituzten (atxilotuetako batek polizia-aurrekariak ditu era horretako egintzengatik). Bi pertsonak polizia-egoitzara eraman zituzten dagozkion polizia-eginbideak abian jartzera.
Bi gizonak goizean zehar jarriko dituzte agintari judizialaren esku Donostiako Guardiako Epaitegian.