Zarautzen gizon bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egin ondoren

0

Ertzainek 56 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, Zarautzen, Udaltzaingoaren laguntzaz, bertako taberna batean lapurreta egitea leporatuta.

Gaur goizaldeko ordu biak baino lehentxeago gertatu da Zarautzen. Ordu horretan, Ertzaintzaren herritarren babeserako patruila bati eskatu diote bertako kale batera joateko, berriemaile baten arabera taberna batean lapurretan ari baitziren.

Baliabide bat berehala joan da adierazitako lekura, eta aurretik iritsita zeuden Ertzaintzaren beste patruila batekin eta udaltzainekin harremanetan jarri da, eta agenteek ingurua ikuskatu dute ustezko lapurraren bila.

Handik minutu batzuetara ikusi dute agenteek Nafarroa kalean 151,70 euro zeramatzan gizon bat. Kopurua bat zetorren adierazitako establezimendutik lapurtu duten diruarekin, eta identifikatu eta hainbat frogaketa egin ondoren, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute susmagarria.

Gero ertzainek inguruan aurkitu dute palanketa bat, dirudienez lapurrak lokalean sartzeko erabili duen objektua.

Atxilotua, polizia-aurrekariak dituena, goizean zehar eramango dute Azpeitiako Guardiako Epaitegira.