Mundakan 280 marihuana landare aurkitu dituzte industria-pabiloi batean

0
PRUEBA

 

Ertzainek azaroaren 10ean hasi zuten ikerketa bati esker Mundakan aurkitu duten industria-pabiloi batean, pabiloiaren jabeak mantentzen zuen marihuana-plantazio bat aurkitu dute. Plantazioan garapen-fase ezberdinetan zeuden 280 marihuana-landare baino gehiago zeuden. Horren aurrean, susmagarriari droga-trafikoaren delitua eta argindarrarekin iruzur egitea leporatu dizkiote.

 

Azaroaren 10ean hasita egindako ikerketari esker aurkitu zuten agenteek adierazitako industria-pabiloia, deigarria iruditu baitzitzaien aire-erauzketarako bi hodi eta teilatuan leiho bat izatea, ezaugarri horiek ohikoak izanik marihuana-plantazio itxiak jartzeko erabiltzen diren industria-pabiloietan.
Horrez gainera, ikertzaileek egiaztatu zuten, antzeko beste instalazio batzuetan bezala, pabiloiak argindarra legez kanpo konektatuta zuela, era horretako instalazioek argindar asko behar izaten baitute.
Horren aurrean, agenteak pabiloiaren jabearekin harremanetan jarri ziren joan den ostegunean, hilaren 19an, barrutik miatzeko. Horrela, jabearekin, 61 urteko gizonarekin, pabiloia miatu zutenean garapen-fase ezberdinetan zeuden 280 marihuana-landare baino gehiago aurkitu zituzten, landareak hazteko behar diren instalazio guztiekin: potentzia handiko lanparak, haizagailuak, aire giroturako makinak, txortena kentzeko makina, lorontziak, etab.
Horren aurrean, jabeari jakinarazi zioten ikerketapean geratuko zela droga-trafikoagatik eta argindarrarekin iruzur egiteagatik, eta material organikoa erretiratu eta suntsitu egin zuten.