Donostia, Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du droga-trafikoagatik

0

Donostiako Ertzaintzako baliabideek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean droga-trafikoaren delitua leporatuta. Atzo arratsaldeko 16:36an, Gipuzkoako hiriburuko Egia-Tolarregoia auzoko plaza batean, patruila bati susmagarria iruditu zitzaion bi gizonezkoren jarrera, eta haiekin hizketan hasi zirenean bertsio koherenterik ez zutela ematen ikusita, biei gorputz-miaketa egin zieten.

Gizonezkoetako bati substantzia sorgorgarriak (ustez marihuana eta haxixa) aurkitu zizkioten, bai eta ehun erotik gora ere kopuru ezberdinetako billetetan. Horren aurrean, ertzainek atxilotu egin zuten 23 urteko gaztea, droga-trafikoaren delitua leporatuta, eta konfiskatu egin zizkioten ustez sorgorgarriak ziren substantziak eta dirua.

Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-eginbideak irekitzeko, eta gaur goizean zehar jarriko dute agintari judizialaren esku Donostiako Guardiako Epaitegian.