Agurainen atxilotu dute autoeskola batean lapurreta egin ondoren

0

Ertzainek 20 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Agurainen, bertako autoeskola batean lapurreta egitea leporatuta.

 

Gaur goizaldean Ertzaintzako herritarren babeserako patruila bati eskatu diote Aguraingo autoeskola batera joateko, partikular baten deiaren arabera gizon bat bertan sartu eta lapurreta egiten saiatu baita.

Ertzainak berehala agertu dira adierazitako lekura, eta lokala begiz ikuskatu ondoren egiaztatu dute sarrerako ateak behartu izanaren zantzuak zituela eta barruan dena hankaz gora zegoela.

Une horretan patruilako kideek hasi duten ikerketaren ondorioz atxilotu dute ustezko lapurra, 20 urteko gaztea, eta polizia-egoitzara eraman dute.

Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta agintari judizialaren aurrera agertu beharko du.

 

Jarrai gaitzazu Twitter bidez