Andoni Iturbek FIG Bilbao- Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko jaialdiarenaurkezpenean parte hartu du

0

Kulturako Sailburuorde Andoni Iturbek Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du gaur Bilboko Arte Ederren Museoan.

FIG Bilbao paper arte eta grabatuaren nazioarteko hitzordu handiak aurrerantzean ere Europako lan grafikoen jaialdien erreferente izateko konpromisoarekin jarraitzen du, eta bihar irekiko ditu bederatzigarren edizioaren ateak, plataforma digitala estreinatuz (www.figonlinefair.com). Plataforma horretan 50 galeriaren eta 500 artista baino gehiagoren proposamenak izango ditu erakusgai, bai ibilbide kontrastatua duten grabatzaile garaikideen lanak, bai lan grafikoen alorreko talentu berrienak. FIG onlinek programazio zabala izango du: hitzaldiak, eztabaidak, obrak erosteko aholkularitza zerbitzua eta zuzeneko erakustaldiak streaming bidez. Jaialdia bihartik (hilak 26, osteguna) igandera arte, azaroak 29, irekita izango dira, nahiz eta piezak erosteko aplikazioa abendu osoan aktibo egongo den. FIG Bilbaok bere ohiko programa izango du online formatura egokituta, eta berrikuntza garrantzitsuak ere izango dira, mundu mailako erreferenteekin lankidetzak areagotzeaz gain.

Beste urte batez, Jaialdiak Euskadiko erakundeen babesa dauka; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta  Bilboko Udalak berritu egin dute urtez urte Bilbo Europako estanparen erdigunean jartzen duen kultur proiektu honetan daukaten konfiantza.

Informazio gehiago hemen.