Bingen Zupiria Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko bileraren buru izan da

0

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile Bingen Zupiria Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen bileraren buru izan da. Batzarra Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin da gaur arratsaldean eta sailburuarekin batera bertan izan dira Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo, Joko eta Ikuskizun zuzendari Aitor Uriarte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietako, Eudeleko eta Euskal Kirol Federazioen Batasuneko ordezkariak, besteak beste.

Bileran 2021erako lantaldea eta planning-a aurkeztu da eta oinarriko futbolean indarkeriaren monitorizazio sistemaren emaitzak aurkeztu eta kirolean indarkeria komunikaziotik prebenitzeko gidaliburuaren inguruan hitz egin da. Horrez gain, indarkeria adierazpenak ebaluatzeko arbitroentzako prestakuntzaren gainean ere hausnartu dute.