Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eta oso positiboki baloratu du Ertzaintzaren negoziazio-mahaiak legealdi honetan egin duen lehenengo bileran gailendu den elkarrizketarako eta akordiorako giroa

0
PRUEBA

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Elixabete Etxanobe, buru dela egin da gaur goizean Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiaren (“103 Mahaia” izenez ezagutzen denaren) XII. Legegintzaldiko lehenengo bilera. Sailburuordeak zuzendu duen bilera horretan parte hartu dute Izaskun Urien Giza Baliabideetako zuzendariak, Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariak, Jon Agirre Lan Harremanen zuzendariak eta foro horretan ordezkaritza duten lau sindikatuen, hau da, ERNE, ESAN, ELA eta EUSPELen ordezkariek.

Bilera elkarrizketa- eta akordio-giroan egin da, eta Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eta oso positiboki baloratu du hori. Bileraren aurretik aldebiko hainbat bilera egin dira sindikatu bakoitzarekin, harremanetan hasteko eta lan-arloko gaiak adosteko bidean aurrera egiteko, eta gaur, beraz, Ertzaintzaren barne-antolakuntza hobetzeko positiboak diren hainbat gai adostu ahal izan dira.