Eusko Jaurlaritzak gida praktiko bat jarri du euskal erakundeen eskura, 2030 Agendaren ezarpenari eta garapen jasangarrirako helburuei egiten dien ekarpenari bide emateko

0
PRUEBA
  • Dokumentuak Euskadiko erakundeetan 2030 Agendaren ezarpenari bide ematen dio, administrazio publikoek hasitako urratsekin koherentzian eta bat etorriz.
  • Gida eragileen arteko elkarlanaren bidez sortu da, Garapen Jasangarrirako Helburuen Gunea lantaldearen bitartez, eta Euskadiko erakunde-mota guztiei zuzentzen zaie.

Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusia berriak gaur publikatu du 2030 Agenda nola ezarri azaltzeko eta garapen jasangarrirako helburuei laguntzeko euskal erakundeentzako gida praktikoa.

Gida prestatzen parte hartu duten 17 agenteekin eginiko topaketan, Euskadiko erakundeetan 2030 Agenda ezartzeko ibilbide-orri partekatua zehazteko oinarriak ezarri dira.

Gida 17 eragilek* osaturiko prozesu partehartzaile baten emaitza da.  Atzo bilera bat egin zuten emaitza bateratzeko, eta Euskadi 2030 Gunea izena eman diote lantaldeari.

EUSKADI 2030 GUNEA

2019tik hiru lurraldeetan eginiko bost lan-saioren bidez, lantaldeak (erakunde publikoek, pribatuek, hirugarren sektorekoek eta unibertsitateetakoek eratzen dute) 2030 Agendak Euskadiri zer ekarpen egiten dion aztertu du, eta euskal erakundeek garapen jasangarrirako helburuei zer ekarpen egin diezaieketen aztertzeko lan egin du.

Euskadi 2030 Gunea prozesuaren emaitza gisa, atzo aurkeztutako euskal erakundeentzako gida praktikoa adostu da. Gainera, ekimenak taldeko erakundeek sustatutako ekimen eta jardunbide egokiak identifikatu ditu, eta gidan sartu dira, adibide zehatz gisa, bai eta zenbait erakunderen arteko baterako proiektu izan daitezkeenak ere, aliantzak eta partekatutako proiektu zehatzak sustatzeko.

Agente anitzeko elkarlaneko ekimen horren helburua izan da bideragarritasuna aztertzea Euskadi mailan aliantza sendoa eratzeko, zeinak balioko baitu etorkizunerako proiektuak ezartzeko eta gero eta agente gehiago atxikitzearen ondoriozko eskalagarritasuna bermatzeko.

Testuinguru horretan, etorkizunera begira, euskal erakundeetan 2030 Agendaren ezarpena sustatzea eta Euskadin zehazki aurrera egiteko aliantzak sustatzea izango dira helburu, eta, horretarako, eremu guztietan 2030 Agenda sustatzea, gure lurraldean garapen jasangarrirako helburuek duten lurraldetzea ikusarazten duten adibide eta ekimen eragileen bidez.

 * Euskadi 2030 Gunea osatzen duten erakundeak hauek dira: Geoparque Costa Vasca; UNICEF País Vasco; UNESCO Etxea; AUREN; Bolton Food-Grupo Conservas Garavilla; Tecnalia; elika; ACLIMA; UPV/EHU; IHOBE; Ingurugela; TUBACEX; EDE Fundazioa; BASQUEPRO Elkargoak; BASQUETEAM; a & B Bioteknologiako laborategi.