Ertzaintzak gorpuzkiak aurkitu ditu Barakaldoko Rontegi mendian

0

Ertzaintzak gorpu batek hondarrak aurkitu ditu gaur goizean Barakaldoko Rontegi mendian, joan den uztailean abian jarritako ikerketaren ondorioz. Ikerketari Barakaldoko bizilagun bat desagertu zenean jarritako salaketaren ondoren ekin zitzaion. Polizia-ikerketan oinarrituta gaur bertan arrasto berrien bila joan dira, eta bilaketa horri esker, Ertzaintzak aurrerapauso handia eman du desagertutako pertsonaren ikerketan, kriminalitate-zantzuak atzeman baititu.

Rontegi mendia miatzeko eta arakatzeko lanak Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Atal Nagusiak koordinatu ditu, eta bertan Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Txakur Unitateak parte hartu dute.

Ertzaintzak Barakaldoko epaitegiei eman die aurkikuntzaren berri, eta polizia zientifikoko talde bat mobilizatu du, aurkitutako gorpuzkiak egiaztatzeko eta altxatzeko segizio judiziala iritsi bitartean.