Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu Euskadiko hainbat udalerritan

0

 

Aveq-Kimikak, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu datorren abenduaren 1ean, 2an eta 3an. Ariketa horiek Lantarongo, Muskizeko, Santurtziko, Luzueroko eta Hernaniko hainbat enpresatan egingo dituzte, eta ariketak osatzeko SOS Deiak zerbitzuaren app erreminta berria, “alderantzizko 112” izenekoa, aktibatuko da.

 

Alderantzizko 112 app-aren bidez sortutako autobabes-abisuak ustezko larrialdiaren eraginpeko eremuetan dauden gailuetara bakarrik bidaliko dira, eta zerbitzu berri horren erabiltzaileek aktibatuta izan beharko dute aplikazioaren GPS sistema.

 

Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatzeko ariketen helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikoek eragindako istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du.

 

SIMULAZIOEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK / FECHAS Y HORARIOS DE LOS SIMULACROS

Data

Fecha

Tokia

Lugar

Enpresa

Empresa

Gunea

Zona afección

Ordua

Hora

2020/12/01

01/12/2020

 

Lantaron

 

Dekitra

General Química

HexionLantaron

 

Lantaron 10:00
 

2020/12/02

02/02/2020

 

Muskiz Petronor Muskiz

Abanto – Zierbena

Zierbena

10:00
2020/12/02

02/12/2020

Santurtzi Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

Santurtzi

Getxo

Portugalete

Zierbena

11:00
 

    2020/12/02

02/12/2020

Punta Luzero Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

Punta Luzero 11:30
 

2020/12/03

03/12/2020

Hernani Electroquímica Hernani Hernani 10:00

 

MAHAI-SIMULAKROA (BARNEKOA)

 

Lantaronen abenduaren 1erako aurreikusitako sirena-ariketarekin batera, Segurtasun Saileko larrialdietako teknikariek barneko mahai-simulakro bat egingo dute Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko zentroan, hipotesitzat hartuta DEKITRA SA enpresan kamioi zisterna bat husteko prozesuan, konexio-hodi bat hautsi izanaren ondorioz, gertatutako kloro-ihesa.

 

Kloro-ihesak aldi berean hodei toxiko bat sortuko du, eta 3. kategoriako istriputzat hartuko da (biktimak, kalte material larriak edo industriaren kanpoaldean, eremu zabal batean, ingurumenean eragin larriak izan dituen istripua).

 

Ariketaren helburua izango da barruti batean gertatutako larrialdi baten aurrean SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak ematen duen erantzun operatiboa testatzea, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuari, Substantzia arriskutsuek eragindako istripu larriek berezko dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituenari, jarraituz.

 

Mahaiaren ariketak honako alderdi hauek ere landuko ditu:

  • Koordinazioa era horretako ezaugarriak dituen gertaera batekin zerikusia duen pertsonalarekin.
  • Inplikatutako agentziekin eta administrazioekin ezartzen diren komunikazioen ebaluazioa.
  • Industriaren kanpoko Larrialdi Plana berrikustea eta, hala badagokio, eguneratzea.
  • Gertaeraren berezko prozedurak berrikustea eta, hala badagokio, eguneratzea.