Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du joan den larunbatean Luiandoko baso-bide batean gertatu zen eta zaurituak eragin zituen trafiko-istripu bat argitzeko

0

 

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du azaroaren 21ean, larunbatean, 12:45ean, Luiandoko (Araba) San Lorenzo baselizaren ondotik igarotzen den Pagolar mendirako baso-bidean gertatu zen eta zaurituak eragin zituen trafiko-istripu bat argitzeko.

Istripuan bi pertsona larri zaurituta geratu ziren, eta ospitalera eraman behar izan zituzten. Inplikatutako gidariak alde egin zuen matrikularik gabeko mendiko motor batean.

 

Istripuarekin zerikusia duen edozein eratako informazioa eman dezakeenari dei egiten zaio Laudioko Ertzain-etxearekin harremanetan jar dadin 944063860 telefono-zenbakiaren bidez edo posta elektronikoko honako helbidearen bidez: adm_laudio@ertzaintza.eus

 

Bestalde, herritarrak Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak zein diren gogorarazten da:

 

Larrialdietarako EZ den telefono-zenbakia: 900 103 584

e-maila: Contacta_app@ertzaintza.eus

WhatsApp eta SMS: 677 999 555

Edo Ertzaintzaren APPa bera