Donostiako Udalak eta Biodonostiak osasun arloko programa berri bat ipiniko dute martxan

0

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, eta Biodonostiak hitzarmen bat izenpetu dute, biozientzia eta osasun arloan inguruko berrikuntza eta ekintzailetza proeiktu berriak sustatzea xede duena. Horretarako, osasun arloarekin zerikusia duten enpresa proeiktuak lagunduko dira:

  • enpresa kudeaketa aholkularitza espezializatuarekin
  • Biodonostiako ikerlariek laguntza teknikoarekin
  • 5.000 eurora arteko laguntzarekin

Berrikuntza eta ekintzailetza programak beste lan ildo bat ere proposatuko du. Besteak beste, Biodonostiak zehazturiko erronkei irtenbideak proposatzeko ekintzaileei zuzenduriko deialdi bat ere zabalduko da.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, honakoa adierazi du: “gainditu beharreko hainbat erronka ditugu aurrean, besteak beste, COVID-19aren aurkako borroka, eta hain zuzen ere borroka horrek gogorarazten digu ikertzeko gaitasuna mantendu behar dugula eta tresna, teknologia eta bestelako soluzio berriak garatu behar ditugula birusari aurre egiteko. Donostian, erronka hauei aurre egiteko, berrikuntzaren aldeko apustua egitea planteatu dugu eta hitzarmen honek balio du hiri mailako estrategia hori bideratzeko, berrikuntza eta ezagutza polo gisa. Lortu nahi duguna da proiektu bat duten pertsona eta enpresei benetako aukerak eskaintzea, kasu honetan biozientzien alorrean, proiektua Donostian gauzatu ahal izateko”.

Donostiako Sustapenak, zein Biodonostiak euren lankidetzarako konpromisoa berritu dute, lankidetza zientifiko-teknikoko hitzarmen honekin, jarraian adierazitako arloetako jarduketak aurreikusten dituena:

  • Ekintzailetza
  • Hezkuntzaren arloko gaitasunen garapena
  • Transferentzia teknologikoa
  • Talentua erakarri eta garatzea
  • Berrikuntza ekosistema
  • Europako proiektuen eta finantzaketaren identifikazioa