Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur, GIB/HIESAren Aurkako Mundu Eguneko kontzentrazioan parte hartu du; SIDÁLAVAk antolatu du kontzentrazioa, Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
SIDÁLAVAk –CESIDAko kide da– ‘Hoy + que nunca’ kanpaina jarri du abian, GIBaren eta Hiesaren inguruan kontzientziatzeko, eta esan du egungo pandemiaren egoera “GIBaren kasu berriak detektatzea zailtzen ari dela eta, leku askotan, oraintsu gure herrialdean onetsi diren prebentzio-estrategiak abiaraztea gelditu duela, besteak beste GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia”.