Birziklatze tailerrak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelan

0

Gaur eman du ezagutzera Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok abenduan Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelan egingo diren jardueren programa. Ekimenen artetik, hil honetarako antolatu diren zortzi birziklatze tailerrak nabarmentzen dira; tailerretako bi, bereziki familiei zuzendurikoak.

«Legegintzaldi honetan, tinko ekiten ari gara ekonomia zirkularraren alde, klima aldaketa geldiarazteko. Materialak berrerabili edo birziklatuz gero, baliabide naturalak ez dira horren bizkor agortzen edo lantegiek ez dute horrenbeste kutsatzen. Natur Gelako tailerren xedea, barakaldarrak gai garrantzitsu horren inguruan sentikortu eta inplikatzea da, gure planetaren etorkizunarekin estuki lotua dagoen gaia baita».

Bihar, hilak 3, ostegunarekin, jarriko dira martxan tailerrak, arratsaldeko 17:00etan, `Gauza polit eta praktiko bat’ ekimenarekin. Tailer hori euskaraz emango da, eta ordu berean, berriz, gaztelaniak, hilaren 10ean. Bestalde, hilaren 15ean, `Apaingarri naturalak’ tailerra egingo da, hori ere arratsaldeko 17:00etan eta euskaraz, eta hilaren 17, ostera, gaztelaniaz.

Gabonetan sartuta, Barakaldoko familiei zuzendutako tailerrak izango ditugu. Hilaren 21ean, 11:30ean, `Animaliak elementu naturalez eginak’, eta hilaren 22, tailer bera, 17:00etan. Hilaren 28an, txorientzako habia-kutxak egingo dituzte, 17:00etatik aurrera. Hiru adineko talde bakoitzeko heldu batek gutxienez hartu behar du parte familientzako jardueretan. Baldintza bera, hilaren 23an, 16:00etan egingo den gimkhanan parte hartzeko.

Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, abenduan ohiko bisitaldi gidatuak egingo dira Ramón Rubial Lorategi Botanikora eta Munoa Finkako lorategira.  Botanikoan lau hitzordu izango dira; Munoakoan, berriz, bi ibilaldi.

IZEN-EMATEA ALDEZ AURRETIK
nteresa dutenek jarduera horien berri izan dezakete, bai eta izena eman ere, 695748832 telefonora deituz, Natur Gelara agertuz edo naturgela@barakaldo.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) ere eman dezakete izena 010 telefono zenbakira hots eginez, Barakaldo bertatik, edo 944 789 200 zenbakira, kanpotik deituz gero. Bestela, BarakaldoApp bidez (Google Playtik deskargatuta) edo www.barakaldo.eus udal web orriko egoitza elektronikoa baliatuz.