Kontxako pasealekua oinezkoentzat eta bizikletentzat bakarrik izango da igandeetan eta jaiegunetan

0
Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Kontxako pasealekua itxita egongo da igande eta jaiegunetan mota guztietako ibilgailu motordunetan, asteburu honetatik aurrera. Beraz, pasealekua oinezkoentzat bakarrik izango da igande honetatik aurrera, abenduak 6. Zehazki hurrengo fetxetako jaiegun eta igandeetan ordutegi hauetan itxiko da:

  • Urriaren 31tik martxoaren 21era, 9:00etatik 19:00etara
  • Martxoaren 21etik urriaren 31ra, 9:00etatik 21:00etara

Kontxa pasealekuaren eta Mirakontxa pasealekuaren arteko elkargunean egingo da mozketa (Mirakontxako igoera irekita geratuko da), Zumalakarregi hiribidea eta Satrustegi hiribidea lotzen diren tokiraino.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak adierazi duenez, “neurri hau mugarik gabe gauzatuko da oinezkoen eta txirrindularien pasealekua bultzatzeko, eta are garrantzi handiagoa du distantzia soziala eta aire zabaleko espazioak hain garrantzitsuak diren une hauetan”. Aranak nabarmendu duenez, “beste batzuetan egin da mozketa hori, esate baterako, konfinamenduaren deseskaladan edo Mugikortasunaren asteko `Autorik gabeko egunaean`, eta oso emaitza onak izan zituen”.