PRUEBA
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Bertan, besteak beste, Kidegoen eta Eskalen Lege Proiektua, lan-eremuetako digitalizazio prozesua eta egiteke dauden transferentziak izan dira hizpide.
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Kidegoen eta Eskalen Lege Proiektuari buruz galdetuta, azaldu du bi helburu dituela Lege proiektuak, alde batetik, Administrazioaren talde eta azpitalde profesionalen eta lanpostu bakoitzaren funtzioak eta titulazioak berrantolatzea, eta bestetik, Administrazioan dagoen bitartekotasunaren aurrean, enplegua finkatzea.