Bilbon atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu batengatik

0

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean Bilboko Alde Zaharrean osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, identifikatu zutenean botika lasaigarriak, berrehun eta berrogeita hamar bat pilula, eta ustez sorgorgarria zen substantzia bat zuten beste hiru poltsatxo aurkitu baitzizkioten bere gauzen artean.

 

Atzo goizean Ertzaintzaren patruila bat Bizkaiko hiriburuko Alde Zaharrera joan zen herritar baten deiari erantzunez, jakitera eman baitzuen bere etxeko portalaren ondoan kanpin-denda batean instalatuta zegoen pertsona batek arazoak sortzen zituela.

Adierazitako lekura hurbildu ziren agenteek identifikatu egin zuten pertsona hori, 37 urteko gizona. Bere gauzen artean agenteek hauts zuri bat, identifikatuak berak aitortu zuenez speeda, zuten hiru poltsatxo aurkitu zituzten lata baten barruan. Horrez gainera, latan botika lasaigarriak, 250 pilula baino gehiago, ere aurkitu zituzten, eta gizonak ez zuen azaltzen jakin nondik nora zituen.

Substantzia horiek legez kanpoko merkatuan saltzeko zirela susmatuta, ertzainek osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu zuten. Arrastatuak aurrekariak ditu antzeko egintzengatik, eta handik ordu batzuetara eraman zuten agintari judizialaren aurrera.

 

Beste atxilotu bat speedekin trafikatzeagatik

Bestalde, ertzainek 40 urteko gizon bat arrastatu zuten atzo arratsaldean Bilboko Indautxu auzoan, kasu honetan ere droga-trafikoa leporatuta. Atxilotu zuten unean gizonak substantzia sorgorgarri bat, arrastatuak berak aitortu zuenez speeda, zuen poltsatxo bat zeraman, poltsatxoan guztira hogei bat gramo zeuden.