Desgaitasuna duten emakume biktimak artatzeko jarraibideak gogoratu ditu Emakundek Desgaitasunaren Nazioarteko Egunean

0

Desgaitasunaren Nazioarteko Egunean, Emakundek gogorarazi du dibertsitate funtzionala duten emakumeek diskriminazio bikoitza jasaten dutela, alde batetik, gizonei dagokienez, generoko gizarte-eraikuntzen ondorioz, eta, bestetik, desgaitasunik ez duten pertsonei dagokienez. Emakundek Edekarekin, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakunde, federazio eta konfederazioak biltzen dituen euskal plataformarekin, egindako lankidetzaren ondorioz, «Indarkeria matxistaren biktima diren neska eta emakume desgaituak. Esku hartzeko jarraibideak «izeneko gidan indarkeriaren biktima diren eta desgaitasun-egoeran dauden neskato eta emakumeekin lan egiten duten profesionalen esku-hartzea bideratzeko jarraitu beharreko jarraibide batzuk jasotzen dira.