Kontsumobidek zehapen-espedientea irekiko die telefoniako 7 operadoreri.

0
PRUEBA

Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutuak zehapen-espedientea irekiko die Euskadiko telefoniako zazpi operadoreri, kontsumitzaileen eskubideak babesten dituen araudiaren zenbait alderdi ez betetzeagatik.

Erabaki hori zehapen-izaerako ikuskapen-kanpaina baten ondorioa da. Urrunetik egindako 150 kontratu aztertu dira guztira, eta telefonoz izenpetutakoak eta online izenpetutakoak bereizi behar dira. Ikuskapena egiteko, Euskadin fakturazio-mailarik handiena duten zazpi operadoreak eta Kontsumobiden salaketa eta erreklamazio gehien jasota zituztenak hautatu ziren.

Ikuskapen-jardueraren ondorioz, irregulartasunak detektatu dira urte osoan erreklamazio ugari jasotzen dituen sektore horretan. Ikuskapenean egiaztatu denez, operadoreek ezin dute araudiaren betetzea bermatu, ez baitakite kontratuak ekimen propioz edota kontsumitzailearen ekimenez sinatu diren (horrek arau-inplikazio desberdinak ditu). Operadoreek bidezkoa zen kasuetako ezeinetan ez dute frogatu ahal izan kontsumitzaileak idatziz emandako adostasuna. Agerian geratu da, halaber, benetan kontratatutako zerbitzuekin alderatzea eragozten duten fakturazio-prozesuen konplexutasuna eta nahasmendu handiegia. (Zenbaitetan, egun desberdinetan edo izen desberdinekin kontratatutako zerbitzuak dituzte).

Hiru operadoreri zehapen-espedientea ireki zaie arestian azaldutako arrazoiengatik. Gainerako lau operadoreak, berriz, bereziki aipatu behar dira; izan ere, ez dute erantzun edo ez dute dokumentaziorik aurkeztu. Telefoniako operadore horiei zehapen-espedientea ireki zaie kontsumoa arautzen duen agintaritzako ikuskapen-zerbitzuei lagundu nahi ez izateagatik, haien betebeharra izanik ere.