Hiriko emakume, elkarte feminista eta emakume elkarteei zuzenduriko tailer-sorta bat antolatu du Emakume Arloak, berdintasunarekin, emakumeenganako indarkeriarekin eta koronabirusaren pandemiak eragindako ondorioarekin zerikusia duten gaiak lantzeko helburuz. Abendutik martxora egingo dira tailerrak, aurrez aurre nahiz telematikoki.
Gaur goizean aurkeztu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak ekimena, emakume barakaldarrei berdintasunaren, feminismoaren eta indarkeria matxistaren alorretan heziketa, tresnak eta ezagutzak eskaintzeko. Zehazki, sei tailer prestatu dira Clara Campoamor Zentroan, datorren abenduaren 14 eta 16an hasita, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. «Emakume barakaldarrekin egin nahi dugu lana, bai eta horrelako guneak sortu ere, berdintasunaren eta emakumeenganako indarkeriaren errealitate ezberdinen eta gaien inguruan hausnarketa egin ahal izateko», azaldu du Olallak. «Gaiak lantzeaz gainera, tailerrak topagune bihurtuko dira pandemiak emakumeengan eragindako ondorioak aztertu, landu eta partekatzeko», azpimarratu du.
Parte hartu nahi duten emakumeek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez eman dezakete izena (HAZ -010), edo zuzenean hots eginez 944 789 422 telefono zenbakira.
INDARKERIA MATXISTARI BURUZKO TAILERRAK KOFINAMENDUAN
Koronabirusaren osasun alarma hasi zenetik, konfinamendua ezarri zen osasun-estrategia modura, eta `gera zaitez etxean’ gomendioa hasi ginen entzuten. Pandemia kontrolpean hartzeko osasun-estrategiak etxeak bertan bizi direnentzat leku segurutzat jotzen ditu, baina, tamalez, arrisku-gune dira bikotekidearen, semearen, aitaren… indarkeria jasan behar duten emakume eta neskentzat.
Ezohiko egoerak horrek emakumeenganako indarkeria matxistarako arreta-zerbitzu zenbait egokitu edo berregokitu beharra ekarri du, konfinamenduan bizitako egoerei erantzun ahal izateko.
«Uste dugu oso interesgarria izango dela pandemiak eragindako egoera ezberdinak aztertzea, eta pandemia garaian indarkeriari buruz bildutako datuei buruzko gogoeta egitea», adierazi du Olallak.
Lehenengo tailerra , `Violencia contra las mujeres y Covid-19′
Tailer honen helburua da lehendik indarkeria jasaten zuten emakumeengan pandemiaren eraginaz eta konfinamenduan erabilitako indarkeria mekanismoez jabetzea. Abenduaren 14an egingo da tailerra.
Bigarren tailerra, `La pandemia de COVID-19 y estrategias de afrontamiento’
Bigarrenean, pandemian bizitako egoera errealak eta datuak aurkeztuko dira, egonezinei, eta horietarako estrategia eta aurre egiteko moduei buruz hausnartuz. Abenduaren 16an egingo da tailerra.
Hirugarren tailerra, `Violencia contra las mujeres con diversidad funcional’
Aniztasun funtzionala izango da hirugarren tailerraren ardatza, eta aniztasun funtzionalak jotako emakumeek aurre egin beharreko mito, estereotipo eta errealitateak landuko dira. Indarkeria instituzionalak eta estrukturalak ere aztertuko dira. Beste hori urtarrilaren 2an egingo da.
Horiez gain, beste lau tailer egingo dira otsail-martxoan, honako gaiok jorratzeko: `Violencia contra las mujeres y diversidad funcional’, `Mujeres mayores y malestares en la edad adulta’, `Menores en edad, custodia compartida y SAP’ eta Mujeres mayores y la pandemia del Covid19′.