Gobernuak Emakundek udalei berdintasun planak egiteko eta elkarteei emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko emango dizkien 800.000 euroko dirulaguntzak onartu ditu

0
PRUEBA

Gaurko Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bi diru laguntza deialdi onartu ditu 800.000 euroko balioarekin, udalak eta elkarteentzako zuzenduak 2021. urterako. Batetik,  300.000 euroko diru-laguntza deialdia egin du Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei zuzendua.  Honekin batera, udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko 500.000 euroko diru laguntzak zuzendu dizkie.

Bestetik, Gobernu Kontseiluak Emakundek 2021erako deitutako emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 70.000 euroko balioarekin. Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: Emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan, eta emakumeen buruzagitza eta ahalduntze politiko, ekonomiko eta sozialari laguntzen dioten eta sistema patriarkala gainditzen laguntzen duten ekimenen eta estrategien bilaketa.