Barakaldok arreta sozialeko gune berri bat sortu du

0

Barakaldoko Udalak gizarte-arretarako gune berri bat jarri du martxan Gurutzetako kultur etxean, eta bertan, inguruko herritarrei arreta emango dien gizarte-langile bat egongo da.  Horrela, Barakaldok Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 20 arreta-gune ditu, 4 lantaldez osatuak:  Zaballa Taldea, Beurko Taldea, San Bizente ¿ Zuhatzu Taldea eta Gurutzeta ¿ Poligono taldea, eta azken honek gizarte-langile bat gehiago du.

«Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gune berri hau 2018an diseinatu eta hasitako oinarrizko gizarte-zerbitzuen arreta hobetzeko planaren ekintza berri baten ondorioa da, eta Gurutzetako Zentro Zibikoan proiektatutako egokitzapen-lanei esker, espazio irisgarriago eta erosoago bat sortuko da», adierazi du Gizarte Ekintzako zinegotzi Mikel Antizarrek.

Gune berri horrekin batera, kale-izendegian beste aldaketa bat egin da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan artatzen diren biztanleak birbanatzeko. «2018an, Zaballa inguruko 3.200 pertsona Beurko eta San Bizenteko zerbitzuetara bideratzea lortu zen.  Orain, beste banaketa bat egin dugu, ratioak murriztu ditugu Zaballako eta Gurutzetako zentro historikoetan arreta zerbitzuak arintzeko, eta horrela, arreta ere hobea izango da», azaldu du zinegotziak.

Kale-izendegia banatzeko lana «oso zaila» izan da gizarte-langileentzat, eta Antizarrek eskerrak eman dizkie azken hilabeteetan egindako lanagatik. Oinarrizko gizarte-zerbitzuak berrantolatzeko eta handitzeko, urtarrilean hasiko den eraberritze integral bat egingo da zentro zibikoko lehen solairuan. Horri esker, Gurutzetako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan 118 metro karratuko espazio bat sortuko da, gizarte-langileentzako bulegoekin, administrazio-arretarako gune batekin eta itxarongela txiki batekin.  101.000 euroko inbertsioa egingo da.