URAk Azazetako Ega ibaiaren ibaiertzeko zati bat zaharberritu du Maeztun

0

URA-Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita) Azazetako Ega ibaiaren eskuineko ertzeko ibaiertzeko zati bat zaharberritu berri du, Arabako Maeztuko futbol-zelaiaren parean.

Ibaiertzeko landarediaren gabeziak higadura nabarmena erraztu zuen, uren etengabeko jarioak eraginda; ondorioz, ertzaren egonkortasuna kaltetu zen. Higadura hori zuzentzeko, 30 metroko luzeran jardun da, ertzaren oinarrian zurezko piloteen pantaila bat eraikiz eta ibaiertza lurzoru naturalarekin lehengoratuz; horren gainean, ibaiertzeko espezie autoktonoekin landareztatu da, tartea sendotzeko.

Galeria-basoak eta ibaiertzeko landarediak, ibaien egoera ekologiko ona lortzeko ezinbestekoak izateaz gain, ibaiertzak babesten dituzte:  haien egonkortasuna sendotzen dute eta  ibai-goraldi errepikari eta naturalek sortu litzaketen erasanak zeharo gutxitzen dituzte uholde-ibarretan kokatutako erabileretan.

Arraia-Maeztuko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak udalerrian ibilguak lehengoratzeko eta mantentzeko jarduerak egiteko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan gauzatu dira lanok.

Jarduketak 12.275,50 euroko inbertsioa izan du, gehi BEZa.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) diru-laguntza jaso du.

Kokapena