Bizikletak garbitzeko hiru gune izango ditu Barakaldok

0

Barakaldok ekimen berri bat jarriko du martxan datozen asteotan, bizikleta garraiobide eta aisialdi jasangarri gisa erabiltzea sustatzeko. Gaur goizean aurkeztu du  Amaia del Campo alkateak bizikletak garbitzeko hiru hiri-geltokien instalazioa. Zerbitzu hori oso beharrezkoa da udalerrian, eta hiriko bidegorrien saretik gertu kokatuko da.

Asko dira denbora librean edo joan-etorriak egiteko bizikleta erabiltzea aukeratzen duten barakaldarrak. «Hiriko biker kolektiboak gure hirian horrelako instalazioak prestatzea eskatu zigun, bizikletak modu erraz eta praktikoan garbitu ahal izateko. Garbitoki horiek bidegorrien inguruko espazioetan jarri behar dira, herritarren eskeari erantzuteko «, azaldu du alkateak.

Zehazki, bizikleten garbitokiak hiru lekutan jarrito dira: Errekatxon, auzoaren sarrerako aparkalekuan dagoen komun publikoaren ondoan; Lutxanako Serralta kalean dagoen komun publikoaren aldamenean, eta Gorostitzan, Tellaetxe parkearen eta Gorostitzako kiroldegiaren artean.

Bizikletak garbitzeko hiri-estazioek autozerbitzua eta  sistema antibandalikoa izango dute, eta presio txikiko bizikletak garbitzeko mahuka bat.  Kable aeronautikoz lotutako  lau garbitzeko-eskuila erabili ahal izango dira: gurpiletan eta osagaietan zikinkeria gogorra garbitzekoa, izkinetarako kono-eskuila, marko, erradio eta diskoetarako bi hortzeko eskuila, bai eta kate eta kaseteetarako atzapar itxurako beste bat ere. Horrez gainera,  erraz garbitzeko sistemako eta sei oin nibelatzaileko drainatze-sare bat ere. Egiturak UV aurkako pinturaz margotuko dira, eta korrosioaren aurkako tratamendua egingo da. Herritarren eskaera hori gauzatzeko inbertsioa 23.600 eurokoa da, BEZa barne.

«Barakaldo gero eta iraunkorrago eta osasuntsuago baten aldeko apustua egiten dugu, bidegorri berriak, bizikleta-garbitoki hauek eta Gorostitzan eraikitzen ari garen XC zirkuitu berria bezalako ekimenak garatzen jarraituko dugu», esan du alkateak.