PRUEBA
Ertzaintzaren helikoptero batek mendian, iristeko zaila den leku batean, eta eguraldi txarrarekin, istripua izan zuen txirrindulari bat erreskatatu zuen atzo arratsaldean Hernaniko Pagoaga auzoan.
Istripuaren abisua SOS Deiak zerbitzuan jaso zuten arratsaldeko lauak baino lehentxeago. Abisuaren arabera, txirrindulari gazte bat zaurituta zegoen, Hernaniko Pagoaga auzoan, mendialdean, erorita.
Hernaniko udaltzainak, suhiltzaileak eta ertzainak mobilizatu zituzten txirrindulariari laguntzera joateko. Erreskatea Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batekin egin zuten. Zauritua leku seguru batera eraman zuten, eta bertan osasun-baliabideek artatu zuten.