Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta, zenbait jarduera antolatu ditu Barakaldoko Enplegu eta Gizarte Kohesio Arloak

0
TF10. ARONA (TENERIFE), 24/10/07.- Algunos de los 105 ocupantes de un cayuco que fue avistado cuando navegaba a 30 millas al sur de Tenerife, a su llegada a la isla a bordo de la embarcación "Punta Salinas" de Salvamento Marítimo. EFE/Manuel Lérida

Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak, Immigrazio Zerbitzuaren bitartez, hainbat jarduera antolatu ditu datorren asterako, Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta.

«Migrazioaren fenomenoa ohikoa izan da historian zehar, baina gero eta arreta ediatiko eta politiko handiagoa erakartzen du. Jarduera horiekin nazioarteko migrazioaren erronkak eta zailtasunak nabarmenduko ditugu, lankidetza handiagoa eta ekintza kolektiboa eskatzen baitute, zalantzarik gabe», adierazi du Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok.

Asteartean, hilak 15, 18:30ean, Aniztasunaren IV. Eskolan, Clara Campoamor Zentro Zibikoak ‘Descendents:  ¿Y tú de dónde eres?’ dokumentalari buruzko zine-foruma eskainiko du. Ongi Etorri Errefuxiatuak dinamizatuko du jarduera, eta zintako zuzendaria eta protagonistak online egongo dira bertan. Dokumentala Katalunian bizi diren gaizki deitutako etorkinen bigarren belaunaldiaren identitateei buruzkoa da, hau da, etorkin horien ondorengoei buruzkoa.

Gainera, egun horretan, zurrumurruen aurkako proiektuaren erakusketa bat egongo da aretoan, gazteei zuzendua. Taldean landu duten argazki-erakusketa bat izango da, eta abenduan Gazte Bulegoaren Instagramean aurkeztuko dute.

Abenduaren 17an, osteguna, Udaleko Immigrazio Zerbitzuak azken ‘Immigrazioaren Panoramika’ aurkeztuko die udal-arloei, gai horri buruzko azken datuekin.

Jarduera horiez gain, Barakaldok migratzaileen inguruko beste ekimen bat izango du abenduaren 19an, larunbatean.  Sumando-Gehituz Federazioak 10 urteko ibilbidearen sistematizazioaren emaitza aurkeztuko du. Ekimena 18:00etan izango da, Gurutzetako Kultur Etxean.