Barakaldoko Gabonaldiko ikuskizunetarako 5.060 sarrerak egun bakar batean agortu dira

0

Udalaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu Gabonaldia programak. Lehenengo egunean agortu dira hilaren 17tii, osteguna, urtarrilaren 5era arte antolatutako 11 ikuskizunetara sartzeko txartelak. Goizeko lehengo orduan leihatila ingurura bildu den jende-saldoa izugarria izanda da, eta beste leihatila bat zabaldu eta arreta ordua luzatu behar izan da; gainera, laguntza eskatu behar izan zaie Babes Zibileko boluntarioei. Olentzero eta Erregeen ikuskizunak grabatu eta gabonaldia.barakaldo.eus webean agertuko dira.

Ikuskizunetarako sarrerak pixkanaka banatzeko asmoa zuen Kultura Arloak, baina, arratsaldeko 17:00etarako agortuta zeuden herritarrek Barakaldoko frontoian gabonetako programazioaz gozatzeko prestatutako 5.060 txartelak. Magia, antzerkia, zirkua eta musika eskainiko dituen 11 ikuskizun gehienak 2 saiotan (goiz eta arratsaldez) emango dira. Olentzero eta Erregeenak lau saioak abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean emango dira.  Guztira, 23 saio, bakoitza 220 laguneko edukiera mugatukoa, koronabirusari aurre egiteko neurriak betetzen direla bermatzeko.

Aurtengoa, beraz, Gabonaldia desberdin bat aukeratu du Barakaldoko Udalak, doakoa,  kultur elkarte barakaldarrek antolatutako formatu txikiko ikuskizunekin eta osasuna babesteko neurri zorrotzekin.  Lau sarrera ere eskatzea zeukan pertsona bakoitzak ikuskizun bakoitzeko,  gehienez, bi ikuskizunetarako, horiei Olentzeroren edo Erregeen emaldi bat gehituta.

«Ikuskizunak aukeratzea eta leihatila bakarrak sarrera-banaketa mantsotzen ari zenez, ilaran zeuden guztiei arreta eman ahal izateko beste leihatila bat zabaltzea erabaki genuen bai eta ordutegia luzatzea ere», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.   Leihatila gaurtik abenduaren 23ra arte zabaltzea aurreikusten zen, 11:00etatik 13:30era, eta 18:00etatik 20:30era, baina azkenean, eguerdian ere zabaldu behar izan zen, bertaratutako guztiei arreta egin ahal izateko.