Barakaldoko Udalak ITPn planteatutako enplegua arautzeko espedienteak baztertu ditu

0

Barakaldoko Udalak aho batez onartu du ITPko langileen aldeko adierazpen instituzionala.  Zehazki,  Sestaoko eta Barakaldoko lantegietako enplegu-erregulazioko espedienteetan planteatutako irteerak gaitzetsi ditu Barakaldok, eta elkartasuna adierazi die beren senitartekoekin batera ziurgabetasun uneak bizi dituzten langileei.

Udal ordezkaritza duten alderdi guztiek Adierazpen Instituzionala onartu dute. Bertan, Barakaldoko Udalak eskatzen du planteatzen den edozein aukera langileekin adostu behar dela, eta azken helburua bi lantegietako lanpostu guztiak mantentzea izan behar dela.

Udalak, gainera,  Gobernu zentralari eta Eusko Jaurlaritzari dei egiten die beharrezko neurriak har ditzaten, dagoeneko kaltetuta dagoen Ezkerraldeko industria-ehuna ez suntsitzeko eta lanpostu guztiak bermatzeko.   Udalak horren berri eman dio Barakaldon eta Sestaon dagoen ITP Aero taldeko PCB S.A.U. enpresari.

Udalak herritar guztiei dei egiten die, Barakaldoko eta Sestaoko ITB Aero taldeko PCB S.A.U enpresan lanpostu guztiak mantentzearen alde egiten diren mobilizazio guztietan parte har dezaten.