Tapiaren balorazioa brexit-ari buruz

0

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak brexit-aren ondorioz euskal enpresa-sarean sortzen ari den egoera baloratu du.

Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza enpresa guztiak artatzen ari da, batez ere txikienak, prest egon daitezen: «Gutxieneko batzuk lortzea espero dugu, ateratzen edo sartzen diren merkantziekin kaosa egon ez dadin. Prest gaude, eta gure enpresak prest daude .»

«Kontingentzia-planak enpresek prestatu behar dituzte, beren ezaugarrien arabera. Jaurlaritza, ordea, tresna komunekin laguntzen ari da plan horiek egiteko; batez ere txikienei laguntzen ari zaie».
“Une honetan ezinezkoa da akordiorik gabeko irteera kuantifikatzea. Ez dakigu zeri egin beharko diogun aurre; akordioa lortuko ez balitz,  garraioa izango litzateke kaltetutako lehena”.

“Horrek atzerapenak ekarriko lituzke bidalketetan; -beraz, enpresek material-bilketa egina badute, askoz hobeto-; hala ere, akordioa lortzeko borondatea badagoela uste dugu, nahiz eta gutxienekoen akordia izan» berretxi du Tapiak.