‘Ez negar egin, gu elkarrekin’ kantuaren bertsio propioa egin du Barakaldoko Udalak

0

Eitb-k aurtengo maratoiaren goiburu duen Ez negar egin, gu elkarrekin kantuaren bertsio propioa sortu du Barakaldoko Udalak. Bideoan, Barakaldoko udal langileek eta Udal Musika Bandak hartu dute parte, eta Barakamedia enpresak grabatu eta editatu du, egitasmo solidario honetan bere harea-alea jarri asmoz. Elkartasuna eta koronbirusa ikertu beharraz sentikortzea izango ditu egitasmoak ardatz.

Datorren abenduaren 17an izango da 2020ko maratoiaren egun handia. Eitb-ko webean eta Barakaldoko Udaleko youtube kanaleko estekaren bitartez https://bit.ly/3gNXARX ikusi ahal izango da bideoa.