Agurainen atxilotu dituzte kalteak egiteagatik eta etxebizitza bat okupatzeagatik

0

Ertzainek 49 eta 56 urteko bi pertsona atxilotu zituzten atzo eguerdian Agurainen, kalteak egitea eta bertako etxebizitza bat legez kanpo okupatzea leporatuta.

 

Atzo goizeko hamarrak eta laurden aldera, Ertzaintzaren herritarren babeserako patruila bat Aguraingo etxebizitza batera hurbildu zen, partikular batek deitu baitzuen bi pertsona etxebizitza baten barruan legez kanpo zeudela esanez.

Adierazitako lekura agertu ziren ertzainak lekuko batekin jarri ziren harremanetan, eta jakin ahal izan zuten higiezineko sarrerako ateko eta beheko solairuko bi ateetako sarrailak hautsita zeudela eta etxeetako batekoa aldatuta zegoela.

Une horretan, agenteek etxebizitzako txirrina jo zuten, eta bertan zeuden bi pertsonak identifikatu eta aipatutako kalteak egiaztatu ondoren, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten.

Bi atxilotuak goizean zehar eraman dituzte Gasteizko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.