Barakaldok Olentzerori eta Erregeei harrera egiteko antzerkia eta bertoko elkarteak aukeratu ditu

0

aur goizean jaso du Barakaldoko alkate Amaia del Campok urteko mezurik berezienetako bat, Olentzerok eta Erregeek ume barakaldarrei bidalitakoa, alegia. Datozen abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, Barakaldoko bi kultur taldeetako lagunekin batera helduko dira hirira ikazkina eta Ekialdeko Maiestateak, Gabonetako pertsonaiei ongi etorria emateko prestatu dituzten ikuskizun berriak erakustera.

«Oso berezia izan da aurtengo urtea. Eta oso ondo aritu zarete». Txikienak zoriondu nahi dituzte Olentzerok eta Erregeek koronabirusaren mendean igarotako azken hilabeteotan egindako ahaleginagatik. «Aurten, koronabirusa dela eta, ezingo diegu harrera kalean egin, ezta kantatu eta besarkatu ere karpa magikoan. Hala ere, Olentzero, Erregeak eta haien lagunak Barakaldora helduko dira, eta Arimaktore eta Zirkodromoak gure hirirako propio prestatutako ikuskizuna eskainiko dute», azaldu du Del Campok.

Horrela, bada, Olentzero eta Erregeen ohiko kalejirak agertokiko ikuskizuna bilakatuko dira aurton, eta berton ikusi ahal izango dituzte haur barakaldarrek beren pertsonaia maiteenak.

Arimaktore Teatro elkarteak, Zirkodomorekin elkarlanean, Barakaldorako ad hoc sortutako ikuskizun txikiak dira. Hirian esklusiboki ordezkatua izateko idatzia, ekoiztua, muntatua eta zuzendua.