Tapiaren esanetan, Euskadik proiektu publiko eta pribatu onak sustatuko ditu, Europako funtsekin hornitu ez arren

0
PRUEBA

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburua gaurkotasunaz aritu da, gaur goizean, Euskal Telebistan emandako elkarrizketan.

Beste gai batzuen artean, Europako funtsei buruz hitz egin du: “Alde batetik, proiektu publikoak egongo dira, eta horietan aukerak izango dira enpresa handientzat zein txikientzat. Bestetik, proiektu pribatuak daude; batzuk oso handiak izango dira, estrategikoak, baina horiek ere txikiekin batera joan beharko dute. Gure konpromisoa da dugun informazio osoa ematea enpresei. Europako funtsak hor daude; saiatuko gara erabiltzen, baina proiektu batzuk onak badira, geure funtsekin sustatuko ditugu”.

Jaurlaritzaren funtsak inbertitzeko moduari buruz, Tapiak honako hau esan du: “Nahiko argi dago; gure ekonomiak eraldaketa bat behar du, mundu mailan aritzeko. Gure indarguneak sustatu behar ditugu. Hori pandemian ikusi da. Osasun arloan, elikaduran…, badaude aukerak, eta gure hornidura kateak hurbilduz gero ere, badira aukerak.  Horietara bideratu behar ditugu gure funtsak”.

Hona hemen aztertutako beste gai batzuk:

Aurrekontuak eta Jaurlaritzaren 100 egun

Esan beharra dago 100 egun hauetan hainbat gai eta mugarri izan direla eguneroko lanaz haratago. Lehen kontuak aurkeztu dira, historiako aurrekonturik handiena dutenak. Berpiztu plana martxan jarri dugu, eta hainbat lan ere bideratu dira”.

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

«Honako gai hauek azpimarratu nahi ditut: ikerketari garrantzia emango diogu, gure sare ekonomikoa aurrera ateratzeko; baita eraldaketari ere, kontuan hartuta arazoak dituzten zonalde batzuek berrikuspen berezia behar dutela.

«Eta nekazaritzak elikadura-kate osoan duen garrantzia ere azpimarratu behar da. Ingurumenari, emisioei eta ekonomia zirkularrari dagokienez, lehentasunezko bi gai dira».

Udaberriko konfinamenduaz

«Erabaki horrekin ikasi genuen ekonomiaren erabateko itxierak ondorioak dituela; gure barne-produktua besteena baino gehiago jaitsi da. Kontuz ibili behar da horrekin. Bigarren olatu honetan ikusi da lantokiak eta unibertsitateak ez direla kutsaduraguneak izan, ezin dugu dena itxi. Lantokietan kutsatu egin dira, baina ez dira foku handiak izan. Lanean jarrai daitekeela frogatu da.

Ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitu behar dugu bizitzen «.

Brexit-a

«Inoiz ez da horrelakorik gertatu, baina gure enpresek kontingentzia-planak dituzte. Garraioan seguru egongo direla arazoak, ez bada akordiorik lortzen, eta portuetan ere eragina izango du. Hala ere, enpresak ari dira produktua metatzen. Kaltetutako eremu nagusietako bat arrantza izango da. Eta horrek eragina du Euskadin, baina oraindik ez dakigu nola, pixkanaka ikusiko dugu.

Akordiorako borondatea badago; espero dezagun falta diren 15 egun horietan posible izatea «