Barakaldo Udalak TAO zerbitzua bertan behera utziko du Gabonetan

0

Barakaldo Udalak TAO zerbitzua bertan behera utziko du Gabon-jai bezperetan, abenduaren 24ko eta 31ko arratsaldeetan.  Neurri hori 2016az geroztik hartzen ari da, TAO zerbitzuko langileen erreklamazioei erantzuteko eta merkataritza- eta ostalaritza-sektoreari laguntzeko, egun horietan, azken orduko enkarguak jasotzera joaten baita jendea.

Beraz, zerbitzua etenda geratuko da bi egunetako 14:00etatik aurrera.

Aste Santuan ere neurri bera hartzen da eta ez dago TAO zerbitzurik, larunbat santuan zehazki, hiriko trafikoa murrizten baita.