Eibarren atxilotu dituzte mehatxu-delituagatik eta armak zilegi ez den moduan edukitzeagatik

0

Ertzainek 24 eta 32 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean Eibarren, mehatxu-delitua eta armak zilegi ez den moduan edukitzea leporatuta.

Atzo arratsaldeko zortziak eta hogeian Ertzaintzako herritarren babeserako patruila bati eskatu zioten Eibarko gasolindegi batera joateko, emakume batek laguntza eskatu baitzuen senarrak mehatxatu egin zuelako eta familiarteko batzuk zerbitzugunera joan behar zutelako mendekua hartzera.

Ertzainak berehala agertu ziren adierazitako lekura, eta auto bat geldiarazi zuten, bidaiarien jarrera susmagarria iruditu baitzitzaien. Agenteek autoa miatu zutenean, 22ko kalibreko pistola bat aurkitu zuten gordetegian.

Une horretan, kopilotuak patruilako kideei esan zien arma berea zela, eta agenteek, frogaketa batzuk egin ondoren, jakin ahal izan zuten ez zuela ez arma lizentziarik ez baimenik.  Era berean, agenteek jakin zuten bi gizonek familiarteko eztabaida bat izan zutela, eta emakumea mehatxatu zuen gizonari mendekua hartu nahi ziotela.

Horren aurrean, agenteek bi gizonak atxilotu zituzten mehatxu-delitua eta su-armak zilegi ez den moduan edukitzea leporatuta.

Hiru atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte, eta goizean eramango dituzte agintari judizialarengana Eibarko Guardiako Epaitegian.