Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak anestesia eta bizkorketako zerbitzu onenaren Best in Class saria jaso du

0

Gainera, beste lau kategoriatan ere izan da finalista Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI: Ospitale Onena,  Neurologia zerbitzu onena eta Esklerosi Anizkoitza eta Asma espezilitate onena.

 

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak aitorpena jaso du zenbait espezialitate klinikotan, beste urte batez. Aurten, bada, anestesia eta bizkorketako zerbitzu onenaren saria jaso du eta finalista izan da kategoria hauetan: Ospitale Onena, Neurologia zerbitzu onena eta Esklerosi Anizkoitza eta Asma espezilitate onena. Best in Class 2020 sarien irabazleak bart argitaratu ziren Gaceta Médica aldizkariaren webgunean. Sari hauen helburua da aitorpena egitea pazienteei eskainitako arretan bikaintasuna bilatzen duten Espainiako estatuko lehen mailako arretako zentrorik onenari, ospitale onenari eta zerbitzu eta unitate onenei, publikoak zein pribatuak izan.

Best in Class sariak Contenidos e Información de Salud argitaletxeko Gaceta Médicak eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak sustatzen dituzte. XIV. edizioa izan den honetan 40 sari eman dituzte, PAKI indizea kontuan hartuta (Pazientearen Asistentzia Kalitatearen Indizea, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Osasun Berrikuntza eta Kudeaketako Katedrak egina), indize horren arabera zehazten baita zein diren estatuan pazientearen asistentziari kalitate-ekarpen handiena egiten dioten zentrorik onenak, baita beste sei sari berezi ere.

PAKI indizeak, besteak beste, honako arlo hauetan lortutako emaitza kuantitatibo eta kualitatiboak hartzen ditu kontuan: arreta-zerbitzuak, irisgarritasuna, zerbitzu-zorroa, bezeroen gogobetetzea, interesdunei emandako informazioa eta lortutako aitortzak.