Gizarteguneren aurtengo edizioaren gaia: enplegua berreskuratzea inklusio soziala bultzatzeko

0

Topaketarako eta hausnarketarako Gizartegune espazioaren hemeretzigarren edizioaren eztabaiden ardatza honako hau izan da: enplegua berreskuratzea inklusio soziala bultzatzeko.

Jardunaldi hau Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu du, Teresa Laespada buru dela. Inaugurazio-ekitaldian foru diputatua bera izan da, bai eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendia ere. Lehen hitzaldia Soziologiako doktore eta NUPeko irakasle Miguel Laparrak eman du: «Enplegua pandemian babestea».

Laespada diputatuak esan du enplegua oso garrantzitsua dela gizartea eraikitzeko, eta ondorioz enplegua sustatzeko politikak funtsezkoak direla ekonomia indarberritzeko eta lanpostu egonkor eta onak sortzeko. Gainera, enpleguak garapen ekonomiko jasangarria eta iraunkorra bultzatzen du.

Beraren ustez ezinbestekoa da erraztasunak ematea lan-merkatuan sartu daitezen emakumeak, lanbidea eta bizi-esperientzia dituzten 45 urtetik gorako pertsonak eta gazteak, zeren eta aurrera egingo badugu, gizaki guztion gaitasunak beharko dituguHorretarako, garapen ekonomiko jasangarri eta iraunkorraren alde egin behar dugu. Horretarako, enpleguak gizarte inklusiboa eta igualitarioa lortzen lagundu behar du, adierazi du.

Gainera, esan du denetariko talentua hemen atxikitzeko eta horiei lan egiteko aukera emateko enplegua suspertzeko politikak ezarri behar direla, ardatz hartzen dituztenak langabezian dauden pertsonak eta enpresak, hau da, gure apustua izan behar da laguntza aktiboa ematea lan bila ari direnei.

Laespadak egungo noraezeko egoera honetan dauzkagun hiru erronka aipatu ditu: zaintzaren enplegua, teknologia eta digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa.

PROGRAMA

Jardunaldian mahai-ingurua egin da «Berrikuntza, enplegua eta gizarte inklusioa» gaiari buruz; honako hauek aritu dira: Elena Pérez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusioko sailburuordea; Stanislav Rangelov, Enpleguko gizarte-politiken eta Europako Gizarte Funtsaren koordinatzailea; Raúl Arza, UGTeko Euskadiko idazkari nagusia; Loli García, CCOO-eko Euskadiko idazkari nagusia). Hurrengo mahai-inguruan gizarte-berrikuntzako proiektuak aurkeztu dira; honako hauek aritu dira: Sendotu Aldiberean elkartea (Izaskun Barbero, Cáritas Bizkaia-ko enplegua eta ekonomia solidarioa ataleko berrikuntza eta garapen arduraduna); EDE Fundazioa; Emaktiva programa (Begoña Gavilán, EDE Fundazioko enplegu inklusiboko atalaren koordinatzailea); Ehlabe elkartea (Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia); gizarte-ekimeneko Emaús Bilbao sozietate kooperatiboa (Rosa Gil, koordinatzaile nagusia).

Azkenik, langabeei enplegua aurkitzen laguntzeko esperientzia batzuen berri eman da:

  •  Berrikuntza-proiektuen programa: Loli Alonso, BalmasedActiva elkartearen lehendakaria.
  •  Berrikuntza-proiektuen programa: Almudena Aguirre, Bizkaiko Ingeniaritza Graduatuen eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkarte Ofizialeko idazkari nagusia, eta Nagore Sagastibeltza, Inbizi Healthcare-ko CIO & Co-Founder-a: NOA proiektua.
  •  Gazte on programa: Ignacio Fariña, Peñascal Kooperatibako esku-hartze sozialeko arduraduna.
  •  3R Empresa programa: Adolfo Rey, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM) zuzendari kudeatzailea.
  •  LABORLAN programa: Pablo Cueva, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzako kidea eta diruzaina.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusiak itxi du.